Euskadi Ta Askatasunaren agiria Euskal Herriari
Agiri honen bidez, ekintza armatuen etenaldia bertan behera uztera beharturik izan zenez geroztik urtebetea igaro denean, ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, honokoak adierazi nahi dizkio euskal gizarteari:
1.- 1998ko irailean abiarazitako prozesua, PNV eta EA alderdien borondate eskasa eta Estatu espainiar eta frantsesaren gerlarako gogoengatik, «impasse» egoera larrian zegoen ETAk ekintzen etenaldia bertan behera uztea erabaki zuenean.
2.- Gatazkaren erru eta ardura osoa botere espainiar, frantses eta erregionalistena izanik, geroztikako gertaerek PNVk eta EAk prozesu soberanista batean aurrera egiteko zuten borondate eskasiaren aski froga eman digute. Eta iragan urtean ere gure herriak sufritzen duen mota guztietako menperakuntza agerian utzi duten aski gertakari jasan behar izan dugu. Inork horrelako frogarik behar bazuen.
3.- Ez da gure lana PNV baitako sektoreen arteko kinielak egitea. Botere autonomikoan txertaturik dauden funtzionario eta politikari profesionalek ez dute prozesu soberanista bat bultzatzeko inolako asmorik. Eta nabarmen agertzen da alderdi hori eta baita Euskal Herriaren geroa botere espainiar eta ekonomikoen menpe mantentzearen aldeko apustua egina dutela ere: «euskal gatazka» alde bakarreko «biolentzia irrazionala»ren parametrotan aztertuz eta iritzi publikoari pasaraziz, gatazka beraren iraupenerako oinarri sendoak jartzen jarraitzen dute.
4.- Duela hogei urte, oso bestelako egoera batean, Euskal Herriak askatasunerantzako prozesu bat aurrera eramateko aukera izan zuen. Orduan PNVko burukideek muzin egin zioten aukera horri. Espainiako «sable hotsen» aurrean burua makurtu zuten... euskal herritarrak oro har eta ezker abertzaleko kideak nagusiki «sable» horien menpera sakrifikatuz. Eta Espainiako botereak ezker abertzalea garaitzen ez zuela ikusirik, eskuduntza eta milioi batzuen trukean ezker abertzale hori bera xehatzeko estrategian gogoz lagundu dute PNVkoek urteotan.
5.- Duela hamar urte, Aljerian Espainiako agintarien eta Euskadi Ta Askatasunaren artean nego- ziazio politikorako elkarrizketak izan zirelarik, PNVk prozesu hori bertan behera uztearren Estatuko botereei zanpakuntza estrategian laguntzeko berme berriak eskaini zizkien.
6.- Gaur egunean, antzeko egoera batean gaude. Ezker abertzale osoa ez ezik, abertzale kontsekuente oro dago kriminalizaturik eta Espainiako eta Frantziako kartzeletan bahituta izateko bidean. Aukera-mehatxu hori argi adierazten digute Espainiako epaile eta hedabide-terroristek. Abertzale izatearen ordaina garesti ordainduko da Euskal Herrian datozen urteotan, adin mugarik gabe gainera.
7.- Horrelako egoera baten aurrean PNVren jokaera eta jokabidea erabakiorrak dira. ETAren proposamena ez ezik ezker abertzalearen transiziorako proposamena ere mahai gainean izan dute. Baina itxura guztien arabera, «ziklo autonomiko» berri bat nahiago dute. Euskal Herriak jasaten duen zigorraren jarraipen krudela, alegia.
8.- Euskal Herrian agintzen duten botere ekonomiko eta politikoen artean dagoen lehia nabaria da: Aznarren «alternatiba demokratikoa», hau da, Mayor Oreja-Sanz-Bayrou faxisten «hirutasun sain- dua»; ala PNV-PSOE bikote berri bat, non Euskal Herriaren gainean eta abertzaleen gainean eroriko den zigorraren aurrean begiak, ahoa eta belarriak isten jarraituko duen alderdi jeltzaleak.
9.- Azkenaldian ETAri eskaerak eginez dabiltza intelektual batzuk. Neutraltasun faltsuzko jarrera horrekin datorrenaren aurrean beren burua babesten ibili beharrean, hobe lukete beren jakinduria Espainiak eta Frantziak gure herriaren aurka daramaten estrategia genozida salatu eta gure herria eraikitzeko lanetan buru-belarri eta ausardiaz murgiltzeko erabiliko balute.
10.- Euskal Herriaren geroaren gakoa Euskal Herrian bertan dago, bertakoon eskutan dago. Zinezko egoera demokratikoa da Euskal Herriak behar duena, bere geroa askatasunean erabakitzeko egoera. Konstituzio eta Estatutu arrotzen giltzapean egon gabe, bere Konstituzio propioa erabakitzeko gaitasuna izan behar du Euskal Herriak. Aukera hori da hainbat eta hainbat euskal herritar eta antolakundek borrokaren bidez orain artean zabalik mantendu dutena.
11.- Baina aurrerantzean mantentzea baino gehiago egin behar da: egin egin behar dugu. Euskal Herria eraiki behar da oinarrietatik, behar ditugun erabakigune eta eraginguneak osatu behar ditugu. Jakinik ez digutela lan hori era lasai eta baketsuan burutzen utziko. Ez da lasaia izango, lan horretara bildu daitezkeen herritar asko eta asko beren alderdien direktrizen menpe bahiturik daudelako, eta horregatik lanerako prest dauden esku eta besoen indarrak biderkatu beharko ditugulako. Eta ez da baketsua izango ere, errepresio basa eroriko delako lan horretan arituko garen herritar kontsekuenteen gainera.
12.- Agiri honen bidez, baita ere, Espainia eta Frantziaren atzaparretan erori diren burkideei besarkadarik beroena helarazi nahi diegu, bahituta dauden kartzeletan ere tinko borrokan segitzeko gure adorea igorriz, beraien lana eta eskaintza borrokarako arnas eta eredu baita guztiontzat.
ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, agiri honen bidez honoko ekintzak hartzen ditu bere gain:
Espainiako indar armatuen aurkako ekintzak
-Irailaren 16an, Txillidaren Zabalaga baserri-museoaren inaugurazioa zela eta Espainiako ordezkari politiko eta militarren aurka granada jaurtiketaz saiatutako ekintza. Uztailaren 31n, «Lore-Toki»n Espainiako ejerzitoak dituen instalakuntzetan eztandarazi zuten lehergailua ere egun horretarako prestatuta zegoen.
-Urriaren 7an, Chipionan (Espainia) Armada espainiarraren aurkako ekintza, Jose Manuel Velazquez Vazquez Lur Ejerzitoko brigadaren autoan lehergailua ezarriz. Lehergailuak ez zuen behar zuenean eztanda egin.
-Urriaren 8an, Sevillan (Espainia) Armada espainiarraren aurkako ekintza, Angel Gonzalek Calvente tenientearen autoan lehergailua ezarriz saiatutako ekintza.
-Urriaren 9an, Sevillan (Espainia) Armada espainiarraren aurkako ekintza, Fidel Albalat Bernabe Aire Ejerzitoko tenienteordearen autoan lehergailua ezarriz saiatutako ekintza.
-Urriaren 16an, Sevillan (Espainia) Armada espainiarraren aurka, armaz burututako ekintza, zeinaren ondorioz Antonio Muñoz Cariñanos koronela hilik gertatu zen.
-Urriaren 16an, Sevillan (Espainia) Armada espainiarraren aurkako auto batean lehergailua ezarriz saiatutako ekintza.
-Azaroaren 9an, Altsasun, Espainiako Guardia Zibilaren aurkako ekintza. Lehergailua Espainiako «Correos» bulego batean ezarriz saiatu zen ekintza ez zen behar bezala atera.
-Azaroaren 11n, Donostian, Espainiako Guardia Zibilak Intxaurrondoko auzoan oraindik duen kasernaren aurka burututako erasoa. Erasoa hiru granada jaurtiketaz eta lehergailuz burutu zen eta ondorioz Euskal Herria zanpatzen duten indar polizial eta militarretako hamaika kide zauriturik gertatu ziren. Horien artean polizia autonomikoko «zipaio» bat eta bost guardia zibil oso larriki zauriturik suertatu ziren eta besteek zauri arinak jasan zituzten.
Espainiako ordezkari politikoen aurkako ekintzak
-Irailaren 21ean, Sant Adrià de Besos (Catalunya) herrian Jose Luis Ruiz Casado PPko zinegotziaren aurka armaz burututako ekintza, zeinaren ondorioz hilik gertatu zen.
-Urriaren 25ean, Iruñean, PPren aurkako ekintza, Evelio Gil UPN-PPko parlamentarioaren autoan lehergailua ezarriz. Autoa, NA-6405-BB Wolswagen Golf laranja koloreduna, Gaiarre kalean zegoen lehergailua ezartzerakoan. Lehergailuak behar bezala eztanda egin ez zuela ikusterakoan ETAk abisua eman zuen lehergailua kutxa beltz batean sartuta zegoela jakinaraziz. Indar armatu espainiarrek isildu egin dute hau guztia, eta hartara, lehergailu horren erabilpen okerraren ondorioz gerta daitekeenaren erantzukizun osoa beraiena da.
Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru-laguntza ematea ukatu dutenen aurkako ekintzak
Irailaren 29an, Legution Mikel Alberdi Mondragon enpresa gizonaren aurka Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru-laguntza eman nahi ez izateagatik «Mecanizados Alberdi» lantegian ezarritako lehergailua, kalte material handiak eraginez.
-Urriaren 21ean, Arrasaten, Jose Maria Gallastegi Azkoagak Euskal Herriaren askapenaren aldeko borrokarako diru-laguntza emateari uko egiteagatik «Jose Maria Gallastegui y Cía, SA, JOMA» lantegian ezarritako lehergailua.
Espainiako botere judizial eta kartzeleroen aurkako ekintzak
-Urriaren 9an, Granadan (Espainia) Luis Portero Garcia Andaluziako Justizia Auzitegi Goreneko fiskal-buruaren aurka armaz burututako ekintza, zeinaren ondorioz hilik gertatu zen.
-Urriaren 22an, Gasteizen, Espainiako kartzeleroen aurka autoan ezarritako lehergailuz burututako ekintza, ondorioz Maximo Casado Carrera Langraizko kartzela espainiarreko zerbitzu-burua hilik gertatu zen.
-Urriaren 30ean, Madrilen (Espainia), Espainiako botere judizialaren aurka auto batean ezarritako lehergailuz burututako ekintza. Ondorioz, Jose Francisco Querol Lombardero jenerala, Espainiako Auzitegi Goreneko militar gaietarako epaile-buru eta Armadako Kontseilu Juridikoko kide zena hilik gertatu zen; Jesus Escudero Garcia polizia-bizkarzaina eta Armando Medina Sanchez gidari-bizkarzaina ere hilik gertatu ziren. Ekintzaren ondorioz kalte material oso handiak eragin ziren eta hainbat herritar ere zauriturik gertatu zen, tamalez horien artean Jesus Sanchez Martinez herritarra oso larriki, azaroaren 8an hil zelarik.
Espainiaren interes ekonomikoen aurkako ekintzak
- Azaroaren 2an, Bartzelonan (Catalunya) ondasun ekonomiko eta finantzieroen aurka auto batean ezarritako lehergailuz burututako ekintza, kalte material oso handiak eraginez.
Euskal Herrian, 2000ko azaroan
Euskadi Ta Askatasuna
![]() |